'Eskuarak batzen gaitu' goiburu hartuta, Euskal Herri osotik eta batez ere Baztandik etorritako milaka lagun elkartu ziren Elizondoko karriketan gaur bezalako egun batean. Zalantzarik gabe, orgen desfilea da ikusgarririk garrantzitsuena eta, duela 21 urte, Baztango herri guztiek eraman zuten orga bat Elizondora, urte gutitan gertatzen dena. Merkatuko zelaian prestatua zuten bazkarira 1.600 lagun bildu ziren eta bazkal ondotik, aitzineko urtean hil zen Mariano Izeta zena omendu zuten antolatzaileek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.