Elkarretaratzea Oronoz-Mugairin «Europako mugetako sarraskiak» salatzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 30a, 11:00

Eskualdeko hainbat herritar bildu ziren atzo arratsaldean Oronoz-Mugairiko gasolindegiaren ondoan, Melillan gertatutakoa eta «bertze hainbat sarraski» salatzeko. Argi utzi zuten «migrazio politikak politika hiltzaileak direla» eta «ez direla heriotzak erailketak baizik». Hala, «Europako muga hiltzaileen aitzinean justizia» eskatu zuten.

Joan den ortziralean gertatu zen Melillako ezbeharra. 2.000 lagun saiatu ziren Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen, eta guttienez 37 hil dira. Marokok emandako datuen arabera, 23 migratzaile hil dira, baina Caminando Fronteras GKE gobernuz kanpoko erakundeak 37 migratzaile hil direla baieztatu du. Kopurua, ordea, ez da behin betikoa, handiagoa izan daitekeela adierazi dute.

Erlazionatuak

[GUTUNA] Mugak

Ttipi-Ttapa 2022 eka 30 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun