Erratzuko gazteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian aurtengo San Pedro bestetarako, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko direnak. Horien artean, pilota partidak eginen dituzte uztailaren 1ean, ortziralea, 19:00etan. Emakumezkoetan, San Fermin txapelketako final erdiak jokatuko dituzte. Gizonezkoetan, berriz, Bengoetxea eta Azanza Mendizabal eta Alduntzinen kontra arituko dira.
Ekitaldirako txartelak eskuragarri daude dagoeneko 15 eurotan Erratzuko hainbat ostatu eta dendatan; Iparlan, Zubi Puntan, Albantzenean, Altxun eta Gorostin. Leihatilan erosteko aukera ere izanen da egunean bertan, 20 eurotan. 15 urte arteko haurrek 10 euro ordaindu beharko dute eta 0-5 urte artekoek sarrera debalde izanen dute.