Maiatzak 17 LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna eta ekainak 28 harrotasunaren egunak izanda, Erratzuko eskolak ere lanketa berezia abiatu du udalaren laguntzarekin, Amaiurko herri eskolan maiatzean egin zen bezala.
Ekimenak pertsona guztien eskubide-berdintasuna aldarrikatu nahi du, orientazio edota identitate sexuala alde batera utzita. Horretarako eskola-komunitatearekin batera, kolektiboaren aurkako eraso matxistentzako haztegi diren gorroto LGTBIfobikoen diskurtsoak prebenitzeko eta kolektiboaren harrotasuna eta ikusgarritasuna sustatzeko lanketa berezia abiatu dute.
Amaiur eta Erratzuko herri eskoletan elementu desberdinak margotu dituzte, Amaiurren maiatzean eta Erratzun ekainean.