Bailarako ikastetxeetan 48.530 euroko inbertsioa eginen du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 2a, 19:00
Azpilkuetako eskola

Azpilkuetako eta Elizondoko ikastetxeak hobetuko dituzte

Joan den ortzegunean egindako osoko bilkuran, Baztango Udalak bailarako hainbat eskoletan inbertsioak egin ahal izateko aurrekontuen moldaketa onartu zuen. Azpilkuetako eskolan berogailu-sistema eta galdara berrituko dituzte eta lanak 14.520 euroko aurrekontua izanen du, Baztan Udal Ikastolan suen kontrako sistemarako 8.500 euroko inbertsioa eginen da eta energia eraginkortasuna hobetzeko leihoen arotzeria aldatuko dute Elizondoko eskolan eta Baztan Ikastolan. Eskolan lanen lehen fasea hasiko dute eta horretarako 26.100 euroko bideratuko dituzte, Ikastolan, berriz, lehen fasea akituko dute 22.300 euroko erabiliko dira.

Inbertsio hauek diruzaintzako gerakinekin finantzatuko ditu udalak eta Nafarroako Gobernuaren laguntza ere izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun