Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2 milioi euroko dirulaguntza onartu du 42 Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskoletan hobekuntza lanak egiteko. Guztira 73 proiektu lagunduko dituzte dirulaguntzarekin, horietatik 11 gure eskualdean:
- Leitzako Erleta eskolara 51.663,38 euro bideratuko dituzte eraikinaren kanpoko zurajea aldatzeko eta alde berria egiteko. Proiektuaren aurrekontua 79.482,12 eurokoa da.
- Berako Ricardo Baroja ikastetxeak 20.268,22 euro jasoko ditu zurajea aldatzeko. Proiektuaren aurrekontua 31.181,88 eurokoa da.
- Azpilkuetako eskolak 11.616,00 euro izanen ditu galdara berritu eta berogailua instalatzeko. Proiektuaren aurrekontua 14.520,00 eurokoa da.
- Elizondoko eskolara 16.933,35 euro bideratuko dira kanpoko zurajearen aldaketaren lehenbiziko faserako. Proiektuaren aurrekontua 26.051,30 eurokoa da. Baztan ikastolak, berriz, bi dirulaguntza jasoko ditu: 14.471,60 euro kanpoko zurajearen aldaketaren lehenbiziko fasea amaitzeko (22.264,00 euroko aurrekontua) eta 5.505,50 euro ikastetxea suteen kontrako babesaren araudiari egokitzeko (8.470,00 euroko aurrekontua).
- Aresoko Nazabal eskolak 80.000,00 euro jasoko ditu lehen solairua erabilera anitzeko gelarako egokitzeko. Proiektuaren aurrekontua 101.842,54 eurokoa da.
- Doneztebeko San Miguel/Mendaur ikastetxeak hiru dirulaguntza izanen ditu: lehenbizikoa 75.476,90 eurokoa gimnasioko estalkia eta zoladura konpontzeko (94.346,13 euroko aurrekontua), bigarrena 21.859,54 eurokoa Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko alderdiko komun partekatuak eraberritzeko (27.324,43 euroko aurrekontua) eta hirugarrena 4.523,10 eurokoa Bigarren Hezkuntzako bigarren alderdiko komunak eraberritzeko(21.184,55 euroko aurrekontua) .
- Arantzako eskolara 35.711,42 euro bideratuko dira fatxada konpontzeko eta berriz pintatzeko. Proiektuaren aurrekontua 44.639,27 eurokoa da.