BRT Eguna antolatu du maiatzaren 28an BRT Menditarrak taldeak. Larunbata indartsu hasiko da. 10:30eanm euskal ligaren finala jokatuko baitute 18 urtez beheitiko Itsasmendi taldeak (BRT, Zarautz eta Irungo Txingudi taldeko jokalariak hartzen ditu) Rioja RC taldearen kontra
Ondotik 12:00etatik 14:00etara Baztan Seven txapelketa jokatuko dute senior mailako lau taldek: BRT Menditarrak, Txingudi errugbi taldea, Zarautz errugbi taldea eta Kataluniatik datorren Manresa Rugby Club. 15:00etan zikiro-jatea izanen dute eta 17:30etik 21:00etara musika, edaria eta giro ona.
BRT Menditarrak taldetik aipatu dutenez, «ez ezazu aukera galdu eta hurbildu zaitez Lekarozera, ostatua martxan egonen da. Pintxoak, garagardoa eta giro ederra egunean zehar. Akitzeko, Taldeak gaupasara hurbildu den guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Milesker etortzeagatik. Bultz BRT!».