Izan ere, «herritarren informazio eta partaidetza prozesua» deituriko honetara jo du Magnak meatze proiektuarendako gobernuaren baimena albait arinen erdiesteko, behar diren tramitazioen denbora nabarmen laburtzen duelako.
«Ez dugu komunalen ebaskorik eta proiektuaren inposiziorik onartuko»
Erdiz Bizirik Plataformak prentsara igorritako oharrean erraten duenez, «asteartean jakin genuen herritarren parte hartzea bermatzeko eta justifikatzeko bilera publikoak egin behar dituztela Baztanen, Esteribarren eta Erroibarren. Horietako lehenbizikoa Baztanen, Gartzaingo Hotel Baztanen izanen zela jakin genuenean, 30 lagun inguru elkartu ginen hotelaren aitzinean, Magnari oroitarazteko ez dugula gure komunalen ebaskorik eta proiektuaren inposiziorik onartuko.
«Pertsona bakarra hurbildu zen solasaldira»
Oharrean zehazten dutenez, «aipagarria da solasaldira pertsona bakarra hurbildu» zela eta horregatik, hain zuen, «erakunde publikoei eta herritarrei Magnaren antzerki honetan ez parte hartzeko dei egiten diegu, eta eginen ditugun mobilizazioetara batzera».