Baztan Ikastolako haurrek 'Emakumeak eta zainketa' erakusketa bisitatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 17a, 12:30

Baztan Ikastolako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak Arizkunenean izan dira, 'Emakumeak eta zainketak. Iruñeko beste argazki memoria bat' erakusketa bisitatzen. Emakumeak elementu nagusi dituen erakusketa da, eta talderen batek bisita antolatu nahi badu 613 003 634 telefonora deitu edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idazten ahal du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun