22. Korrika

100 lagunetik gora bildu ziren igandean Iruritan 'Nekatutak' bakarrizketa ikusteko

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 15a, 21:00

Korrika Kulturalaren barrenean, Antton Telleriak 'Nekatutak' bakarrizketa eskaini zuen Iruritan, eta 100 lagunetik gora bildu ziren. Giro goxoan, arratsalde ederra pasatu zuten bertaratutakoek. 

Baztango Korrika kulturalak larunbatean, martxoaren 19an izango du jarraipena. Kasu horretan egun osorako egitaraua antolatu dute: 

  • 10:00etan kafea hartzea Amaiurren. 
  • 11:00etan bizikleta martxa Amaiurtik Elizondora
  • 14:30ean Bazkaria Eskisaroin. Sarrerak salgai daude 20 euroan Zubipunta eta Intza ostatuetan eta Euskaltegian. 
  • 18:30ean bertso poteo musikatua Alazne Untxalo, Unai Muñoa eta Urko Gartzia bertsolariekin, eta gonbidatu bereziekin. 
  • 23:00etan besta gaztetxean. Patxuko Nice, Euskadi ta Askatatxunda eta DJ Tape taldeen kontzertua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun