Kontziliaziotik zaintza erantzunkidera: eraldatu irtenbidea aurkitzeko izan da Berdintasun Zerbitzuaren aurtengo leloa, eta zaintza lanen garrantzia azpimarratu zuten elkarretaratzean; «bizitzaz solastatzen garenean, zaintzaz ari gara. Zaintza kateek eusten dute gure familia, gure komunitate hurbila, gure jendartea». Aldi berean, zaintza lana «funtsezkoa bada ere», aunitzetan «doakoa, ikusezina, prekarioa eta feminizatua» izaten segitzen duela salatu zuten. «Elkar zaintzea egingarria izateko erabakietan ekin behar dugu, antolatu, elkartu, kaleak hartu, ikusten ez dena ikusarazi», aldarrikatu zuten.