22. Korrika

Korrika kulturalaren barrenean 'Nekatutak' bakarrizketa izanen dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 9a, 09:00
Antton Telleriaren 'Nekatutak' bakarrizketak hasiko du Baztango Korrika kulturala.

Martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da aurtengo korrika, eta motorrak berotzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen Korrika kulturalaren barrenean. 

 Antton Telleria umoregilearen Nekatutak bakarrizketarekin hasiko da Korrika kulturala Baztanen. Bakarrizketa Iruritako Gizarte Bilgunean izanen da igandean 19:00etan. 

Lehenengo ekitaldi horren ondotik, heldu den asteburuan, martxoaren 19an izanen du segida Korrika kulturalak. Kasu horretan egun osorako egitaraua antolatu dute: 

  • 10:00etan kafea hartzea Amaiurren. 
  • 11:00etan bizikleta martxa Amaiurtik Elizondora
  • 14:30ean Bazkaria Eskisaroin. Sarrerak salgai daude 20 euroan Zubipunta eta Intza ostatuetan eta Euskaltegian. 
  • 18:30ean bertso poteo musikatua Alazne Untxalo, Unai Muñoa eta Urko Gartzia bertsolariekin, eta gonbidatu bereziekin. 
  • 23:00etan besta gaztetxean. Patxuko Nice, Euskadi ta Askatatxunda eta DJ Tape taldeen kontzertua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun