22. Korrika

Korrika kulturalaren barrenean hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 1a, 13:00
Martxoaren 13an eta 19an izanen dira ekitaldiak.

Martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da aurtengo korrika, eta motorrak berotzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baztanen Korrika kulturalaren barrenean. 

Martxoaren 13an, igandea, Nekatutak bakarrizketa eskainiko du Antton Telleria umoregileak Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan. 

Horren ondotik, martxoaren 19an izanen du segida egitarauak Korrika bestarekin. Kasu horretan egun osorako egitaraua antolatu dute: 

  • 10:00etan kafea hartzea Amaiurren. 
  • 11:00etan bizikleta martxa Amaiurtik Elizondora
  • 14:30ean Bazkaria Eskisaroin. Sarrerak salgai daude 20 euroan Zubipunta eta Intza ostatuetan eta Euskaltegian. 
  • 18:30an bertso poteo musikatua Alazne Untxalo, Unai Muñoa eta Urko Gartzia bertsolariekin, eta gonbidatu bereziekin. 
  • 23:00etan besta gaztetxean. Patxuko Nice, Euskadi ta Askatatxunda eta DJ Tape taldeen kontzertua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun