Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2022ko ots. 16a, 12:30

2021eko maiatzean TEX enpresak hasi zituen obrak baliogabetu ditu Auzitegiak

Abenduaren 31n Nafarroako Auzitegi Nagusiak Aroztegiko obren esleipenari buruz emandako epaia eskuratu du Baztango Udalak. Bertan, ez dute onartzen Palacio de Arozteguiako konpentsazio batzordeak TEX enpresari egindako esleipena urbanizazio lanak hasteko. Beraz, 2021eko maiatzean hasi zituzten lanak baliogabetu dituzte.

Udalak adierazi duenez, «afera aski garrantzitsua da, Palacio de Arozteguiak urbanizazio lanak hasi zituelarik, ordurako Nafarroako Auzitegi Nagusiak esleipena baliogabea zela erran baitzuen. Auzitegiak Nafarroako Kontratu Publikoen Epaimahaiaren ebazpena berretsi zuen, LAB sindikatuari arrazoia eman baitzion baldintzen agiriaren kontrako errekurtsoa aurkeztean».

2021eko maiatzean, TEX enpresak Aroztegiko lanak hasi zituelarik, «herritarrek eta Baztango Udalak behin eta berriz erran zuten obrak egin ahal izateko esleipena baliogabea zela, hau da, obren hasiera legez kontrakoa zela». Horregatik, Nafarroako Gobernuari eta Auzitegi Nagusiari «legezkotasun printzipioa betearazteko» eskatu zioten. «Baina inork ez zuen kasurik egin, Palacio de Arozteguiak epaiari kasazio-errekurtso bat aurkeztu ziola argudiatuz». Orain ezagutu den epaiak «herritarrei eta Baztango erakundeei arrazoia ematen die. Aroztegiko lanak baliogabea zen esleipenarekin hasi zituzten».

Egin klik hemen obren hasiera baliogabetzen duen epaia irakurtzeko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun