Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren auto batek ezetsi egin du Lekarozko Aroztegiko turismo, hotel, kirol eta bizitegi arloko Konpentsazio Batzordeak LAB sindikatuari arrazoia ematen zion aurretiazko erabaki baten aurka jarritako errekurtsoa, eta adierazi du obra horiek ez zutela legezkotasuna betetzen, Obras y Servicios Tex enpresari egindako esleipena ez zelako zuzena.
Joseba Otondo, Baztango alkateak, positiboki baloratu du ebazpena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.