N-121-A

Helikopteroan eraman dute ospitalera Zozaiatik hurbil gertatu den istripuko auto gidaria

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 23a, 21:00

Berekin autoan zihoan lagunak, ordea, zauri arinak izan ditu eta ospitalera eraman dute, baina egoera ez da larria. Istripua Oronozko suhiltzaileek eta osagileek artatu dute.

53 urteko gizon bat larri zauritu da 37. kilometroan, Zozaia inguruan, gaur 14:30ak aldera gertatutako istripuan. Ageri denez, autoa bidetik atera eta istripua izan du. Gidariak zauri ugari zituenez helikopteroan eraman behar izan dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Haren lagunak, 19 urteko gazteak, zauri arinak izan ditu eta anbulantzian eraman dute ospitalera, baina egoera ez da larria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun