Koronabirusa

Erratzuko eskolako Lehen Hezkuntzako ikastalde bat konfinatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 17a, 17:30

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, herrialde osoan 98 ikasle konfinatu dituzte, horien artean Erratzuko eskolako Lehen Hezkuntzako 1.-2.-3. mailako ikastaldea. Nafarroan orain 1.144 ikasle daude konfinatuak, 43 ikastetxetako 71 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 30 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 41 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun