Koronabirusa

Baztan ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasgela bat konfinatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 16a, 07:30

Nafarroako Gobernuak atzo jakitera eman duenez, herrialde osoan 312 ikasle konfinatu dituzte, horien artean Elizondoko Baztan ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasgela. Nafarroan orain 769 ikasle daude konfinatuak, 31 ikastetxetako 48 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 16 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 32 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun