Elizondoko Mena argazki-dendak 134 urte bete ditu dagoeneko. Burgosen sortutako Felix Mena Martinek ireki zuen lehenbiziko denda 1887an. Ondotik, Victorio Mena Sanziñena semeak eta haren emazte Graciana Irigoien Dualdek hartu zuten lekukoa. 1948tik 2012an hil zen arte Felix Mena Irigoienek egin zuen lan hori eta, orain, honen seme-alabek, Felix eta Itziarrek segitzen dute familiaren ofizioarekin.