Laxoa kopako final bikaina ikusi zuten larunbatean Arraiozko plazara bildutako pilotazaleek. Bi ordu eta hogei minutuko finala izan zen, orekatua, borrokatua eta emozioz betea. Azkenean, Mikel Mindegia (Arraioz), Josu Juanena (Doneztebe), Joseba Juanena (Doneztebe) eta Javi Apeztegia (Doneztebe) nagusitu ziren, 9-8 Xabi Bengoetxea (Arraioz), Ramontxo Etxebeste, (Doneztebe), Aritz Alunda (Arraioz) eta Iñaki Etxandi (Irurita) laukotearen kontra.
Laxoako denboraldia akitzeko sekulako partida ikusi ahal izan zuten Arraiozen. Markagailua horrela joan zen: 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-6, 6-6, 6-7, 8-7, 8-8, 9-8.
Gisa honetara borobildu da Laxoa Elkartearen denboraldia. Urte honetan bortz txapelketa edo torneo jokatu dituzte: Baztan-Malerreka desafioa, Baztan-Erreka txapelketa (helduak), gaztetxoen txapelketa, gazteen txapelketa eta, azkenik, kopako txapelketa.