Istripua goizeko 10ak aldera gertatu da bi autok elkarren kontra jo dutenean Mugairin, N-121-A errepidera eramaten duen sarbidean. Kolpearen ondorioz bi emakumek (70 eta 73 urtekoak) zauri larriak dituzte eta berehala ospitalera eraman dituzte. Istripua artatzera mediku-erizainak, suhiltzaileak, anbulantzia eta helikopteroa joan dira. Istripua nola gertatu den ikertzen ari da orain Foruzaingoaren atestatuen taldea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.