Baztan-Errekako laxoa kopa torneoko lehen finalerdia larunbatean jokatuko dute Arraiozen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ira. 7a, 16:00
Arraiozko plazan jokatuko dituzte laxoa kopako bi finalerdiak eta finala.

Jokalariak nahasita ariko dira, bigarren finalerdia irailaren 18an eta finala 25ean jokatuko dituzte Arraiozen.

Laxoa Elkarteak antolatutako Baztan-Errekako kopa torneoko lehen finalerdia irailaren 11n, larunbatean 17:00etan jokatuko dute Arraiozko plazan. Lehen partida horretan, Jon Apeztegia (Doneztebe), Aitor Zubigarai (Arraioz), Jokin Apezetxea (Doneztebe) eta Mikel Sagaseta (Irurita) ariko dira laukote batean eta Xabier Bengoetxea (Arraioz), Ramontxo Etxebeste (Doneztebe), Iñaki Etxandi (Irurita) eta Aritz Alunda (Arraioz) bertzean.

Irailaren 18an, ordu eta leku berean jokatuko dute bigarren finalerdia Mikel Mindegia (Arraioz), Josu Juanena (Doneztebe), Joseba Juanena (Doneztebe) eta Oinatz Jauntsaratsek (Irurita), Ioritz Zelaieta (Oiz), Gorka Urtasun (Irurita), Iñaki Maylin (Doneztebe) eta Jon Gamioren (Arraioz) kontra.

Bi partidetako irabazleek finala irailaren 25ean, 17:00etan jokatuko dute Arraiozko plazan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun