Almandozko alkateak Pello Sarrateak Nafarroako Gobernuko arduradun politikoen bisita «eskertu» du, baina aldi berean «Mendiolako bizilagunen eskaerak» kontuan hartzeko eskatu eta N-121-A errepidean Mendiolatik dagoen sarrera mantentzea «espero» duela. Pello Sarraeta Almandozko alkatearen erranetan «ez dugu ezezkorik kontenplatzen» eta «erantzuna herritarrentzat positiboa» izanen dela espero du. Irailean jasoko dute Herri-Lanetako Departamentuaren erantzuna.
N-121-A errepidean azken urteetan hobekuntza lanak egiten ari dira. Tunelen bikoizketaren proiektu honek berriz Mendiolako bizilagunak «kaltetu» eta hobekuntza izan beharrean «atzera pausua» izanen litzatekeela azpimarratu nahi izan du Sarraetak.