‘1922-1936 Amaiur Memoria Demokratikoa’ erakusketa inauguratu dute Arizkunenean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko abu. 9a, 13:00

Urrira bitarte egonen da 'Amaiur, Memoria Demokratikoa' erakusketa Arizkunenean. Argazkia: Ondikol.

Elizondoko Arizkunenea kultur etxean urrira bitartean ikusgai egonen da ‘1922-1936 Amaiur, Memoria Demokratikoa’ erakusketa. Amaiur toki bat edo erreferentzia historiko bat baino gehiago dela nabarmentzen du Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako erakusketa honek.

Erakusketa Aranzadi Zientzia Elkartearen komisariotzapean eta Baztaneko Udala, Amaiur Herria Elkartea eta Kultura eta Kirola Ministerioaren laguntza jaso du erakusketak. Kolaboratzaileen artean Sabino Arana Fundazioa, Irujo Etxea, Javier Ciga Fundazioa, Reno Unibertsitateko euskal ikasketen departamentua eta Euskal Herriko Unibertsitatea daude.

XX. mende hasieran askatasun demokratikoaren eta Errepublikaren defentsan borroka egin zuen belaunaldi batek Amaiur nola ulertu zuen aurkeztu nahi da erakusketa honetan. Belaunaldi honen protagonistak dira adibidez Arturo Campión (1854 – 1937) humanista eta politikoa; Javier Ciga Echandi (1877 -1960) margolari eta politikoa; Manuel Irujo (1891 – 1981) politikoa; Serapio Esparza (1881 – 1969) arkitektoa ; Bittori Etxeberria politika eta feminista (1908 -1997) eta Kaputxinoen ordena (1888 -1990).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun