Irurita Miguelenek irabazi du Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko abu. 9a, 11:00

Argazkia: Ondikol

Arraioz Sagardia taldeari 9-7 irabazi zion Iruritak final luze eta politaren ondotik. Jende aunitz hurbildu zen Arraiozko plazara larunbat arratsaldean Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketako finala ikustera. Ia hiru orduko partidaren ondoren irabazi zuen Irurita Miguelenek aurtengo txapela.

Arraoizen etxean jokatu arren iruritarrak ez ziren kikildu eta azken partidak irabazteak emandako konfiantzarekin atera ziren finala jokatzera. Final orekatua izan zen eta azkenean 9 jokoetara iritsita Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Primek jantzi zuten txapel preziatua. Arraioztarrak, Mindegia, Xabier Mihura, Miguel Maritorena eta Jon Gamiok bigarren postuko garaikurra jaso zuten.

Goizean hirugarren posturako partida jokatu zen. Aurrez aurre izan ziren Doneztebe Apeztegia eta Oiz. Doneztebeko laukoak, Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste, Joseba Juanena eta Ibai Santestebanek, lortu zuen hirugarren postua. 9-7 irabazi zion Oizko taldeari, Aimar Saldias, Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Iker Bereauri.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun