Herritar gazteen artean zabaltzen ari da orain batez ere birusa; oraindik txertatu ez dituztenak. Hori dela eta, Elizondoko Osasun Etxeak ekitaldi jendetsuetara ez joatea eta beharrezkoak ez diren ospakizunak saihestea, gizarte-elkarrekintzetan maskara erabiltzea eta pertsona ahulekin kontaktua ekiditea eskatu du. Covidaren sintomak izatekotan, berehala autoisolatu eta osasun-zerbitzuekin harremanetan jarri behar da, eta positiboa izanez gero, kontaktu estu guztien izenak eman.