Koronabirusa

65-67 urte bitartekoen txertaketa aitzindu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 7a, 12:00

65-67 urte bitartekoek bigarren dosia uztailaren 29an hartu behar bazuten ere, data uztailaren 9ra aitzintzea erabaki dute. Horrela, 60-65 urtekoekin batera txertatuko dituzte. Hau da, 60-67 urte bitarteko pertsona guztiak egun berean txertatuko dituzte, ortzirale honetan, Elizondoko pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun