Larunbatean ospatuko dute Arizkun Rock jaialdia

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 16a, 08:00

Iaz ezin izan zen jaialdia ospatu, eta gogotsu aritu da aurten antolaketa taldea inoiz baino gehiagoko lana eskatu duen edizio honetan. Tirri&Tery, Jon Maia, Olaia Inziarte eta Skabidean izanen dira bertan joko duten artistak.

Sarrera mugatua izanen du aurten jaialdiak, pilotalekuan eginen dena. Segurtasun neurriak uneoro mantendu beharko dira; sartzean eskuak garbitu, bakoitza bere lekuan jarri segurtasun distantzia errespetatuz eta musukoa beti soinean.

17:30ean irekiko dituzte ateak eta Tirri&Tery izanen dira bertan irekiera girotzen. 18:00etan Jon Maiak hasmentako bertsoa botako du eta 18:10ean Olaia Inziarteren txanda izanen da. 18:40ean Skabidean taldea igoko da oholtzara eta jaialdia borobiltzeko 20:00etan agurreko bertsoa botako du Jon Maiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun