Errekurritu daitekeen ebazpen judizialean, epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du, «gertakarien larritasunagatik, jokoan dauden ondasun pertsonalengatik eta ezar dakizkiokeen zigorren larritasunagatik; izan ere, istripua gertatu ondotik txirrindulariari medikuen laguntza bermatu beharrean handik ihes egin, eta, gero, ibilgailua ezkutatu zuelako».
Atestatuetako Brigadako agenteek gaur akitu dituzte euren eginbideak. Lehen ondorioen arabera, hildako txirrindularia, Baionan bizi zen 31 urteko mutila, Otsondotik Urdazubi aldera zihoan eta autoa kontrako noranzkoan. Istripua gertatu ondotik, gidariak aitzinera segitu zuen mendiko pista batean sartu arte. Pista horretan autoa utzi eta alde egin zuen. Foruzainek bere etxean aurkitu zuten hiru ordu beranduago. Han egin zioten probaren arabera, 0,60 miligramo baino gehiagoko alkohol-tasa eta anfetaminan positibo eman zuela eman dute jakitera.