Foruzaingoak berriki jakitera eman duenez, istripua gertatu den tokitik alde egin eta haren bila hiru orduz ibili ondotik, azkenean atxilotu egin dute autoaren gidaria, 44 urteko gizonezkoa. Denetara hiru delitu leporatu dizkiote: zuhurtziarik gabeko hilketa, istripua gertatu ondotik laguntzarik ez eman izana eta alkohol-tasarengatik bide segurtasunaren aurkako delitua. Hildako txirrindularia Ipar Euskal Herriko herritar bat da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.