Txirrindulari bat hil da Otsondoko errepidean auto batek harrapatuta eta gidariak ihes egin du

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 30a, 19:00

Txirrindulari bat hil da Otsondoko errepidean auto batek harrapatuta. Istripua 16:30 aldera gertatu da, N-121-B errepideko 68. kilometroan. Istripuan inplikatutako autoak ihes egin duenez, Foruzaingoak dispositibo bat jarri du martxan hura aurkitzeko. Iruñeko Atestatuetako taldea etorri da istripuaren nondik norakoak ikertzeko. Foruzainek Audi edo antzeko ibilgailu ilun baten bila dabiltza, aitzineko kristala hautsita duena eta alde batean kolpearekin. Edozein datu emateko 948 20 29 20 telefonoa paratu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun