N-121-A

Aurreratze arriskutsuak egiten zebilen auto gidari bat gelditu dute N-121-A errepidean

Ttipi-Ttapa 2021eko maiatzaren 20a

Errepidean zebiltzan bertze auto gidari batzuek eman diete abisua Foruzaingoari eta, errepide berean kamuflatutako auto batean zebiltzan poliziek atzeman eta geldiarazi egin dute.

Aurreratze arriskutsuak egiten zebilen autoa bide bazterrean gelditua Foruzaingoaren auto kamuflatua aitzinean duela, isuna jartzeko momentuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun