Koronabirusa

50 eta 59 urte bitarteko baztandarrak maiatzaren 26an txertatuko dituzte

Elizondoko Baztan pilotalekuan eginen dituzte txertaketak.

Eskualdeko gainerako eremuetan bezala, Baztanen ere 50 urtetik goitikoen txertaketa egunak jakinarazi dituzte. Ikusi hemen Baztango txertaketen egutegia. 

  • 50-59 urtekoek maiatzaren 26an hartuko dute txertoaren lehenbiziko dosia. 
  • 60-65 urte bitartekoek eta 68-69 urtekoek uztailaren 9an txertoaren bigarren dosia hartuko dute, AstraZeneka etxearena.
  • 66-67 urtekoek uztailaren 29an hartuko dute txertoaren bigarren dosia, hauek ere AstraZeneka etxearena.
  • 70-79 urtekoek eta 80 urtetik goitikoek dagoeneko txertoaren bi dosiak hartu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun