Koronabirusa

Baztan ikastolako 28 ikasle konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 14a, 13:30

Nafarroan guztira 95 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan, horietako 28 gure lurraldean. Zehazki, Baztan ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako 28 ikasle. Horiekin, Nafarroa osoan 1.110 ikasle daude gaur egun beren etxeetan bakartuta, hau da, ikasle guztien %1,79. Ikasgelei dagokienez, 34 ikastetxetako 59 ikasgela daude egoera horretan, hau da, Nafarroako ikasgela guztien %1,69.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun