Egun horretan 68-69 urtekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute eta bertzetik, 70-79 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia. Herritar aunitz bilduko dela ikusita, laguntza eskatu du Xabier Maia Etxeberria Baztango zinegotziak. Boluntarioekin «bi txanda» egin nahi dituztela jakinarazi du: «lehendabizikoa 09:00etatik 12:00etara eta bigarrena 12:00etatik akitu arte».
Boluntario aritzeko prest daudenei 948 580 006 telefonora deitzeko eskatu die, eta deitutakoan izen-abizenak eta telefonoa emateko.
Ikusi hemen ondoko egunetarako iragarritako txertaketak.
Leitzaldea-Urumealdea
- Maiatzaren 11n, 68-69 urtekoak lehenbiziko dosiarekin txertatuko dituzte.
- Uztailaren 8an 60-65 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.
Malerreka
- Maiatzaren 6an, 66-67 urtekoak (1954 eta 1955 urteetan sortutakoak) Doneztebeko Osasun Zentroan txertatuko dituzte. Aitzineko txandan txertatu gabe gelditu ziren 60-65 urtekoek ere izanen dute horretarako aukera eta kasu horretan, interesatuek osasun etxera deitu beharko dute.
- Maiatzaren 13an, 68-69 urtekoak txertatuko dituzte Doneztebeko kiroldegian. Aitzineko txandan txertatu gabe gelditu ziren 70-79 urtekoek ere horretarako aukera izanen dute eta kasu horretan, interesatuek osasun etxera deitu beharko dute.
Baztan
- Maiatzaren 6an, 66-67 urtekoak txertatuko dituzte lehenbiziko dosiarekin.
- Maiatzaren 11n, alde batetik, 68-69 urtekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute eta bertzetik, 70-79 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia.
- Uztailaren 9an, 60-65 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.
Bortziriak
- Maiatzaren 7an, 60-67 urte bitartekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute.
- Maiatzaren 12an, 70-79 urte bitartean dutenek txertoaren bigarren dosia hartuko dute, baita etxean txertoaren lehenbiziko dosia hartua dutenek ere. 80 urtetik goitiko gutti batzuk ere txertatuko dituzte.
- Maiatzaren 14an, 68-69 urte dutenek lehenbiziko dosia hartuko dute eta txertatuak izan ez diren 70-79 urte bitarteko herritarrek ere lehenbiziko dosia hartzeko aukera izanen dute.