Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Maiatzaren 15eko manifestazioaren aldeko argazkia aterako dute gaur Erratzun

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 30a, 08:00

Apirilaren 17an Lekarozen egin zuten elkarretaratze jendetsua.

Hamaika egunez kanpalekuan egon ondotik, aroztek herenegun iragarri zuten kanpalekua utziko zutela, Aroztegiko obrarekin hasi zen Tex enpresak alde egin duela ikusita. Gisa berean «indarrak maiatzaren 15ean Elizondoko plazatik abiatuko den manifestazioan» jarri nahi dituztela argitu zuten. Bada manifestazio horri begira herriz herri taldeko argazkiak atera nahi dituzte eta gaur, apirilaren 30ean, Erratzun eginen dute.

Landa eremua defendatu! Aroztegia gelditu! lelopean maiatzaren 15ean manifestazioa deitu dute Elizondon. Plazatik abiatuko da 17:30ean. Manifestazio horren alde herriz herri taldeko argazkiak atera nahi ditu eta gaur, ortziralea, Erratzun egin dute hitzordua. 20:00etan plazan atera nahi dute eta euria eginez gero frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun