Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lekarozen larunbaterako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko api. 27a, 15:00

18:00etatik aitzinera hasiko dira maiatzaren 1ean ekitaldiak Lekarozko plazan, herriko gazteek antolatuak. Haur, gazte eta helduendako zuzenduak egonen dira.

Bertso musikatuekin hasiko dute jardunaldia 18:00etan plazan. Ondoren, Porrotx pailazoa egonen da bertan, Iosu Txapartegi "Txapas" akordeoilariarekin batera. Irriz eta kantuz beteko dute herriko plaza eta gereziondo bat landatuko dute inguruan. Akitzeko, Olaia Inziarte abeslari oronoztarrarekin kantaldia izanen da leku berean.

Aroztegiaren proiektuaren aurka «herrian berean aldarriek lekua izateko» helburuarekin antolatu dute Lekarozko gazteek jardunaldia. 'Lekarozek bizi behar du' lelopean haur, gazte eta helduak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Erlazionatuak

Lekarozek bizi behar du!

Xorroxin irratia 2021 api 30 Baztan   Lekaroz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun