Arizkun Rock jaialdiko sarrerak agortu dira

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 19a, 15:00

Atzo paratu zituzten sarrerak salgai Arizkungo plazan, 15:00etatik 19:0etara, 12 euroren truke. 19:00etan dagoeneko denak saldu zituztela jakinarazi zuten haien sare sozialetan. Eserlekuak binaka eta banaka saldu dituzte.

Joan den ortzegunean aurkeztu zuten aurtengo kartela; Jon Maia, Olaia Inziarte, Skabidean eta Tirri&Tery izanen dira aurten jaialdian. Arizkungo frontoian ospatuko da ekainaren 19an 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun