Tirri&Tery, Jon Maia, Olaia Inziarte eta Skabidean taldeek osatuko dute aurtengo Arizkungo Rock jaialdiaren kartela. Hala jakinarazi zuten atzo ilunabarrean antolatzaileek.
Horrekin batera, ekainaren 19ko jaialdia segurtasun neurriekin eginen dela adierazi dute eta kontzertuak 18:00etan hasiko direla. Hori baino lehen, igande honetan, apirilaren 18an, sarrerak salduko dituzte, 15:00etatik 19:00etara, Arizkungo plazan. Fisikoki erosi beharko dira eta 12 euro ordaindu beharko dira. Sarrerak erosterakoan datu pertsonalak hartuko dituztela adierazi dute antolatzaileek, baita eserlekuak binaka paratuko dituztela ere, eta bakarren bat banaka.