Aroztak mugimenduak salatu duenez, Aroztegikoa «indarrez inposatutako» proiektu bat da. «Urteak daramazkigu herri gisa proiektu honen kontra gaudela adierazten, eta ez gaituzte entzun nahi». Gainera, udalerriz gaindiko eragina duen plan gisa bideratu dutenez (UGPS), Baztango Udalari eskumenak kendu dizkiotela salatu dute, «Baztango lur komunalak enpresa pribatu bati ematea ahalbidetuz». Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari herritarren hitza errespetatzeko eskatu diote. «Gobernuak bere eginkizuna betetzen ez duenez, gure esku dagoen guztia eginen dugu proiektu hau gelditzeko».