Olatz Iturralde Arretxea

«Hezkuntza indibidualistagoa izatea eragin du pandemiak»

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 17a, 12:00

Ikasleriaren egoera kontuan hartu beharko luketela uste du Iturraldek.

Azterketa garaian konfinatuta egon behar izan zuen Olatz Iturralde Arretxeak (Zozaia, 2004). Horren ondorioz, «azterketa bat egiteko aukera ukatu eta notaren %100 azterketa baten menpe utzi zidaten».

Osasun egoera aitzakiatzat hartuz, «ikasleak baztertu dituztela» iruditzen zaio Iturralderi: «ez zait batere bidezkoa iruditzen, gure esku ez dagoen erabaki baten aitzinean ikasketa prozesua aitzinera eramateko baliabideak eman beharko lizkigukete».

Ez da hori pandemiaren aitzinean ikasleek izan duten «bidegabekeria» bakarra: «koronabirusak orain arte nahiko indibidualista zen hezkuntza indibidualistagoa bihurtu du, ikasleria bizitzen ari garen egoera kontuan hartzen ez duten irakasleak daude eta guztiok eraginkortasun berarekin lan egitea nahi dute...».

Ikasleen egoera kontuan hartu gabe jokatu dutela salatu zu Zozaiako gazteak eta, horregatik, «ikasleen eskubideen aldeko» borrokarekin bat egitea erabaki du: «denoi eragiten digun hezkuntza sistema zapaltzaile bat dugu eta argi dut denak elkartuz indartsuagoak izanen garela».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun