Cecilia Adin Urtasun

«Ikasleok gure aldarrikapenak plazaratzeko oztopoak ditugu»

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 17a, 13:00

Ikasleak apirilaren 21eko greban parte hartzera animatu ditu Adinek.

Ikasleek nerabezaro eta pandemia betean «laguntza beharrean trabak» izan dituztela uste du Cecilia Adin Urtasunek (Elizondo, 2004): «kontraesanez betetako neurriak jarri eta oinarrizko eskubideak zapaldu dizkigute».

Ikastetxera joateko garraio zerbitzua «beteta» joan ohi den arren, ikastetxean «aunitzetan pasillora atera edo norbere lekutik mugitzeko aukerarik ez» dute izaten. Horretarako «polizia lanak eta kontrola» areagotu dituztela iruditzen zaio.

Horren aitzinean, ikasleek euren egoera «ulertzea» eta «gure egoerara moldatutako sistema bat ezartzea» nahi dute: «konfinatutako ikasleei arreta eta baliabideak eskaintzea, kontraerranez jabetzea eta eskuzabalagoak izatea, askatasun gehiago ematea…».

Eta hori eskatzeko bilduko dira apirilaren 21ean. Orain artean «isildu duten» ikasleen ahotsari tartea egiteko: «zuzendaritzak ikasleen borrokak eta aldarrikapenak plazaratzeko oztopoak paratu dizkigu era horren aitzinean biltzea ezinbertzekoa da. Ikasle guztiak borrokan parte hartzera animatuko nituzke, denon beharretara egokitutako hezkuntza lortzeko».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun