Oinaska inguruko ibilbide turistikoa egokitzeko auzolana egin dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 30a, 11:00

Elizondoko plazan hasi eta akituko den eta Oinaska inguruan barrena pasatuko den ibilbidea udarako prest egotea nahi dute.

Elizondo eta Elbeteko herritarrak Oinaska inguruan egin nahi duten ibilbide turistikoa egokitzeko auzolanean ari dira. Historikoki garrantzitsuak diren interesgune nagusiak berreskuratu eta horiei ikusgarritasuna eman nahi diete, baita bertako parajeez gozatzeko begiratoki bat egin ere. Joan den larunbatean, martxoaren 27an, bideak garbitzeko eta ibilbidea moldatzeko bildu ziren. Hona hemen argazki batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun