Elizondora 560 lagunendako dosiak ekarri dituztela argitu du Marcosek eta horrekin batera, txertaketa «arazorik gabe» doala gaineratu du. Gaur, martxoaren 29a, lehenbiziko dosia hartzeko aukera izanen dute eta apirilaren 19an bigarrena.
Baztanen bizi diren 80 urtetik goitiko herritarrei Pfizer etxearen txertoa paratzen ari dira gaur Elizondoko Baztan pilotalekuan. Iñaki Marcos Baztango Osasun Zentroko zuzendariak TTIPI-TTAPAri adierazi dionez, «11:30 bitarte 170 lagunek hartu dute txertoa» eta egunaren akabailan «guztira 540 bat izanen direla uste dugu».
Elizondora 560 lagunendako dosiak ekarri dituztela argitu du Marcosek eta horrekin batera, txertaketa «arazorik gabe» doala gaineratu du. Gaur, martxoaren 29a, lehenbiziko dosia hartzeko aukera izanen dute eta apirilaren 19an bigarrena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.