Baztango XXXIX. Pilota txapelketako finalak igandean jokatu dituzte Almandozen eta Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mar. 29a, 08:00

103 bikote hasi ziren joan den urteko urrian eta lau hilabeteko geldialdiaren ondotik, pilotari nafarrekin bakarrik berrekin zioten otsailean

Baztango Txaruta pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako 39. Pilota txapelketaren finalak martxoaren 28an jokatu dituzte Almandozko eta Iruritako Aranabia pilotalekuetan. Txapelketa berezia izan da aurtengoa, joan den urteko urriaren 10etik 12rako asteburuan abiatu baitzen 103 bikoterekin. Baina jardunaldi hura bakarrik jokatu ahal izan zuten. Egoera aldatzeko zain egon zen Txaruta elkartea eta azkenean, berriz ere txapelketari ekin zioten otsailaren 20an, pilotari nafarrekin bakarrik eta kanporaketa eran.

Finalak martxoaren 28an Almandozen eta Iruritan

Igandean Almandozen

Umeak B

  • Izei Irazoki eta Xabat Mikelperizena (Bortziriak, 13  – Amets Madariaga eta Beñat Goñi (Bortziriak), 18

Kimuak B

  • Alain Garcia eta Enaitz Isasi (Ultzama), 2 – Elur Olasso eta Iker Beroiz (Atarrabia), 18

Haurrak B

  • Oier Goñi eta Aimar Gomez (Zizur), 18 – Unai Esain eta Eneko Santesteban (Esteribar), 16

Kadeteak B

  • Iker Sagardia (Almandoz) eta Ugaitz Apeztegia (Elizondo), 18 – Jon Nazabal (Barañain) eta Julen Sotil (Larraun), 12

 

Igandean Iruritako Aranabia pilotalekuan

Umeak A

  • Oinatz Mariezkurrena eta Ander Etxegarai (Arantza), 18 – Urko Telletxea (Igantzi) eta Jon Madariaga (Lesaka), 10

Kimuak A

  • Abraham Antimasberes eta Julen Bengoetxea (Barañain), 18 – Aitor Balda (Larraun) eta Zuhaitz Barbarin (Ultzama), 13

Haurrak A

  • Oier Prim (Ziga) eta Arkaitz Goienetxe (Amaiur), 16 – Oier Zabaleta eta Oinatz Etxeberria (Lodosa), 18

Kadeteak A

  • Egoitz Elizegi (Goizueta) eta Eki Mateorena (Leitza), 13 – Aimar Goldarazena (Larraun) eta Israel Antimasberes (Barañain), 18

Gazteak

  • Iker Ibarra eta Sohe Lazkoz (Oberena), 22 – Beñat Etxebere (Amaiur) eta Unax Apeztegia (Elizondo), 18

 

Sari banaketa berezia

Sari banaketa ere berezia izan zen, partida bakoitza akitzean, lau pilotariek beraien sariak hartu eta pilotalekutik atera behar izan baitzuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun