Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko makro-proiektuaren aurka gazte agerraldia egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 17a, 13:30

Aroztegia gelditu goiburuarekin, martxoaren 18an, 10:00etan Lekarozko plazan agerraldia deitu dute Baztango Gazte Asanbladak eta Aroztegia eta gero zer? plataformak.

Aroztegiko makro-proiektuaren aurka gazte agerraldia egin zuten martxoaren 16an Elizondon. Elkarretaratzean «hamarnaka gazte» bildu ziren proiektuaren «aurka» daudela eta «Baztan bizirik» nahi dutela adierazteko. Izan ere, Baztango Gazte Asanbaldatik adierazi dutenez «gazteak izanen gara proiektu faranoiko horren ondorioak gehien pairatuko dituen sektorea».

Gainera, martxoaren 18an, ortzegunean, Aroztegiko obren hasierako sinadura eginen da eta honen harirat, Aroztegia eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak egun honetan 10:00etan Lekarozko plazan eginen den elkarretaratzean parte hartzeko gonbita egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun