Baztango eta Malerrekako taldeen arteko bigarren laxoa desafioa jokatuko dute larunbatean Arraiozen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mar. 11a, 12:00

Larunbateko finalean Malerrekaren izenean Josu Juanena, Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Jokin Apezetxea ariko dira eta Baztango taldean, Gorka Urtasun, Beñat Marizkurrena, Oinatz Jauntsaras eta Iñaki Etxandi.

Joan den asteburuan jokatu zituzten talde bakoitzeko ordezkariak erabakitzeko lehiak.

Malerrekako partida Oizen jokatu zuten. Alde batetik, Josu Juanena, Ioritz Zelaieta, Laurendi Zelaieta eta Jokin Apezetxea aritu ziren eta bertzetik, Jon Apeztegia, Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Joseba Juanena. Lehenbiziko laukotea nagusitu zen, 9-6ko markagailuarekin.

Baztanen, berriz, Gorka Urtasun, Beñat Marizkurrena, Oinatz Jauntsaraz eta Iñaki Etxandi aritu ziren talde batean, eta Xabi Barberena, Xabi Miura, Urki Etxandi eta Egoitz Prim bertze taldean. Lehenbizikoak nagusitu ziren, 7-5eko markagailuarekin.

Hala, multzo bakoitzeko irabazleak ariko dira larunbatean Arraiozen jokatuko den Baztan-Malerreka II. desafioan. Finala 16:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun