Koronabirusa

Baztan Ikastolako 20 ikasle konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 4a, 14:59
Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 20 ikasle konfinatu dituzte.

Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak dira konfinatu dituztenak.

Azken orduetan Nafarroako ikastetxe publiko eta itunpekoetako 197 ikasle konfinatu dituzte. Horiekin, guztira 1.939 ikasle dira ondoko egunetan klaseak etxean jasoko dituztenak, ikasleria osoaren %3,13.

58 ikastetxetako eta 98 geletakoak dira konfinatutakoak eta horien artean 20 Baztan Ikastolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun