'Sotoan gordeak' nobela beltzaren zozketa martxan paratu du Baztango Euskara Zerbitzuak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 30a, 13:00

Gorrotxategi idazle azpeitiarrak irabazi zuen (H)ilbeltza bekaren III. edizioa. Argazkia: Naiz.

Dagoeneko Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak nobela beltza salgai dago liburu-dendetan. Ale bat eskuratu nahi dutenek Baztango Euskara Zerbitzuak zozketa martxan paratu du.

Liburuaren egilearekin aurrez-aurre egon nahi dutenek hitzordu aproposa dute otsailaren 26an, irakurle taldea bilduko baita Sotoan gordeak liburuaz solas egiteko, Miren Gorrotxategirekin. Hitzordua 18:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun