Koronabirusa

Elizondoko eskolako 23 ikasle konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 28a, 15:00

Elizondoko eskolako 23 ikasle konfinatu dituzte azken orduetan.

Nafarroako ikastetxe publiko eta itunpekoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako 425 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan. Horien artean, 23 Baztangoak dira, Elizondoko Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoak ikasleak, hain zuzen. Ondoko egunetan Internetez hartu beharko dituzte klaseak. Gaur gaurkoz, Nafarroa osoan 86 elkarbizitza taldetako eta 52 ikastetxetako 1.638 ikasle dira etxean daudenak, ikasleria osoaren %2,46.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun